ZERBITZU EKONOMIKOAK
Servicios
Helbidea: Udaletxe plaza z.g. 31010 Barañain (NAFARROA).
Telefonoa: 948 28 63 14.
Faxa: 948 28 12 58.
E-Posta: recaudacion@baranain.com
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara.
Udal teknikariak:
– Kontu-hartzailea :Yolanda Marqués Martínez .
– Erosketaburua eta Diruzaina: David Daroca.
– Enpresa-diplomaduna: Beatriz Lusarreta.
Ofizial administrariak:
– Kontabilitatea eta Diruzaintza: Nekane Tirapu, Loles Istúriz.
– Zergak: Anabel Lacuna, Iñaki Villafranca, Eduardo Bozano.
ORDAINKETA EGITEKO EPEAK
ALDIAN BEHIN ORDAINTZEKOAK DIREN ERREZIBOAK:
Erkidegoari jakinarazpena eginda:
Hirilur-kontribuzioa, “Zirkulazio” zerga, Pasabideak, Jarduera ekonomikoak (JEZ), Azoka Txikia.
Ordainketarako epea:
– Behin dagokion zerga-erroldan zaudela jakinarazita, ez da derrigorrezkoa aldioro jakinarazpena egitea. Hala eta guztiz ere, zerga-erroldako helbidean errezibo-likidazioa jasoko duzu.
– JEZ-ko alta berriak: alta egiten den momentu berean.
– Alkateak bandoa aterako du, borondatezko ordainketa egiteko epemuga adieraziz. Halaber, Vivir en Barañainen eta Plazaberrin argitara emango da, eta baita Udaletxeko iragarki oholean ere.
Erkidegoari jakinarazpenik egin gabe:
Etxez-etxeko laguntza, Haur Eskola eta Etxez-etxeko janari zerbitzua.
ALDIAN BEHIN ORDAINTZEKOAK EZ DIREN ERREZIBOAK:
Banakakoak dira, eta subjektu pasiboari derrigorrez bidali behar zaio jakinarazpena.
EIOZ eta obra lizentzia, Bide publikoa hartzea, Gainbalioak, Mahaitxoak, Irekitzeko lizentzia, Titularitate aldatzeak….
Ordaintzeko epemuga:
– Jakinarazpena jasotzen den egunetik 30 laneguneko epean.
AUTOLIKIDAZIOAK:
Interesdunak egiten du.
Ordainketa aurkezten den unean egiten da.
Zuzeneko diru-sarrera Udalaren kontuetako batean, honako bankuetako edozein bulegotan: Caixabank, Nafarroako Rural Kutxa, Bankia, Espainiar Popular Kutxa edo Herritarrak Hartzeko Bulegoan (HHB).
BESTE ERREZIBOAK:
Unean unekoak: Udal lokalen erabilera, agiriak luzatu eta izapideak egitea.
Herritarrak Hartzeko Bulegoan (HHB) diru-sarrera.
ERREZIBOAK ORDAINTZEA
BORONDATEZKO EPEAREN BARNE:
Helbideratutako erreziboak:
Udalak zuzenean pasako ditu zergadunak adierazitako kontu korrontera-IBAN, borondatezko epearen azken egunean kargua egin dadin.
Helbideratu gabeko erreziboak:
Udal erreziboak helbideratu ez dituzten zergadunek ordainketa egiten ahalko dute, ordainketa aldi bakoitzean adierazitako epeen barne, ondorengo bankuetako edozein bulegotan: Caixabank, Nafarroako Rural Kutxa, Bankia, Espainiar Popular Kutxa edo Herritarrak Hartzeko Bulegoan (HHB).
BORONDATEZKO EPEAREN ONDOKO ORDAINKETA:
Borondatezko edo nahitako epea behin igarota, ordainketa Udalaren Herritarrak Hartzeko Bulegoan (HHB) egingo da, eskudirutan edo txartelaren bidez, % 5aren errekarguarekin zordunari premiamenduzko prozedura jakinarazi arte. Jakinarazi eta gero, % 10aren edo % 20aren errekargua ezarriko da (agentzia betearazlearen bidez kobratuko da orduan), 18/2006 Foru-Legeak aldatu zuen Zerga-Lege Orokorraren 117. artikuluari jarraiki.
ORDAINKETA BETEARAZTEKO EPEAN:
Berandutu diren erreziboen (ordaindu ez diren erreziboen) kudeaketa Udalak xede horretarako kontratu dituen agentzia betearazleen esku dago.
– Abizen hasiera Atik Ira duten zordunentzat: Geserlocal, 948 27 47 52.
– Abizen hasiera Jtik Zra duten zordunentzat: J. María Rodríguez, 948 24 92 50.
Premiamenduzko zenbatekoa zordunari helarazten zaio, hartu izanaren adierazpenarekin (erreziboarekin). Erreziboaren ordainketa premiamenduzko erabakiak jasotako tokian (Udalaren izenean dagoen kontu batean-IBAN) egin beharko da.
ATZERATZE ETA ZATIKATZEAK:
Aurrekontua betearazteko oinarriak.
BERMEAK ETA GORDAILUAK
BERMEEN ETA GORDAILUEN ARRAZOIAK:
– Administrazioko kontratu-lehiaketetan eta higiezinen enkanteetan parte hartzea,
– Zorra atzeratzea edo zatikatzea.
ORDAINKETAK
FAKTURAK, DIRU-LAGUNTZAK:
Fakturak, Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkezten diren egunetik kontatzen hasita, gehienez ere hilabete bateko epean ordainduko dira, udal teknikariaren oniritzia baldin badute eta onetsita badaude beti ere. Halere, kontratu edo akordio bidez bestelako epea ezar daiteke ordainketa egiteko.
Diru-laguntzak eskumeneko organoak agindu eta gero ordainduko dira. “Diru-laguntza eskaeran” ordainketa egin ahal izateko kontu korrontearen zenbakia-IBAN zehaztuko da.
Fakturen eta diru-laguntzen likidazioa banku transferentzia bidez gauzatuko da, hain zuzen ere zehaztua izan den kontu zenbakira-IBAN eginiko transferentzia bidez.
Ordainketaren egoeraren berri izateko: 948 28 63 13.