XXVIII. Literatura Lehiaketa Haur eta Gazteentzat Euskaraz
Sin categorizar
Barañaingo Haur eta Gazteentzako Literatura Lehiaketak euskararen ekoizpena du xede; hots, haur eta gazteek euskara erabil dezaten eta, era berean, sormena garatu euskaraz. Horrexegatik guztiagatik, maila bakoitzeko bi sari ematen dira (gaur egun, guztira 18). Parte-hartzeari dagokionez, 200 inguruan izaten da. Epaimahaikide aritzen dira bai Sahats-IKAko irakasleak baita Alaitz Ikastetxe eta Institutukoak ere. Gure esker ona luzatzen diegu guztiei elkarlan oparo honengatik. Anima zaitezte eta hartu parte.