{"id":43983,"date":"2013-04-10T12:41:35","date_gmt":"2013-04-10T10:41:35","guid":{"rendered":"http:\/\/localhost:8000\/baranaingo-historia\/"},"modified":"2013-04-10T12:41:35","modified_gmt":"2013-04-10T10:41:35","slug":"baranaingo-historia","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/","title":{"rendered":"Bara\u00f1aingo Historia"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/04\/Panoramica-Pueblo-viejo2.jpg\" alt=\"Panor\u00e1mica\" width=\"1123\" height=\"125\" \/><\/p>\n<p>Gaur Bara\u00f1ain denak beste izen batzuk izan ditu lehen (BARAYNIN, BARANIEN, BARANYAIN eta gaur BARA\u00d1AIN). Guztiek &#8220;lauan&#8221; esanahia dute. Gizon-emakumezkoak historiaurretik finkatu ziren han, bertan aurkitutako silexko harriek erakusten dutenaren arabera.<\/p>\n<p>Bara\u00f1ainen, IV. mende bukaeran, hiri erromatar bat egin zen, nekazaritza ustiatzen zuena, eta bere burua aski zuena.<\/p>\n<p>Erdi Aroan, behe-beheko mailakoak -biztanle hutsak, alegia- ziren bertako familiak, hau da, etxerik eta ondare propiorik gabeko kolonoak, auzotasun-eskubiderik gabekoak. Iru\u00f1ako Katedralak eta San Juan de Jerusaleneko Ospitalekoek XII. mendetik aurrera soroak izan zituzten Bara\u00f1ainen.<\/p>\n<p>1244. urtean, Agustindar seroren komentuak osatzen zuen herria. Done Eztebe eliza, herri zaharra zenaren erdian dagoena, XVI. mendekoa da. 1723. urtean bertan zeuden 15 etxeetatik, bi Iru\u00f1eko San Lorentzo parrokia-elizakoak ziren, bat parrokia horretako bikariotzakoa zen eta gainerako hamabiak Jesus Konpainiaren ikastetxekoak. 1802. urtean, presa bat zuen Arga ibaian, errota eta pila zituena. Pila Iru\u00f1ako erruki-etxekoa zen, eta 1850. urtean ez zen erabiltzen jadanik. Bide bakarra abiatzen zen herritik, Iru\u00f1ara zihoana alegia.<\/p>\n<p>Ohiko ekonomia nekazaritzan (garia, garagarra, artoa, dilistak edo ilar xabalak, garbantzuak, astailarrak, babak eta bazkalekuak) zein abeltzaintzan (ardiak, esne-ahuntzak, behiak eta mandoak, zelai-lanetarako beharrezkoak) oinarritzen zen. Era berean, hainbat industria- eta artisau-jarduera (irundegiak eta ehundegiak), ehiza (galeperrak) eta arrantza (barboak eta aingirak) izaten ziren osagarri. Jarduera osagarri horien kontsumorako gunea Iru\u00f1ako merkatua izan zen. 1837. urteko katastroari esker, adibidez, badakigu familia batek baino gehiagok &#8220;garramuch-arekin arrantzale&#8221; lanbidea zuela (&#8220;garramuch&#8221; delakoa sare-begi txiki-txikiek osatutako arrantza-aparailua da). Izan ere, XX. mendearen erdialdera arte egin da arrantza Iru\u00f1ako uretan behera, Arga ibaian.<\/p>\n<p>Bara\u00f1ain Zizurko zendeakoa izan da historian zehar. Zizurko zendea Iru\u00f1erriak dituen bost zendeetako bat da. Erdi Aroan, biztanlerik zuten 18 gune biltzen zituen: Azella, Astrain, Bara\u00f1ain, Zizur Nagusia, Zizur Txikia, Etxabakoitz, Eriete, Eultza, Gazolatz, Gendulain, Larraia, Muru, Nuin, Oihertza, Paternain, Sagues, Undiano eta Zarikiegi. Zendeak biztanle gutxiko nukleoek osatzen dituzte; nukleoak txikiegiak dira udalak osatzeko, baina elkartu egiten dira, interes komunak defendatzeko.<\/p>\n<p>Bara\u00f1ain udalerria, dena den, zabalagoa zen lehen, San Juan de la Cadena izeneko ingurura iritsi baitzen. Izan ere, gaur Nafarroako Ospitalea -lehen 1932an sortu zenean, Bara\u00f1aingo Ospitalea deiturikoa- biltzen duten lurrak ere bertakoak ziren.<\/p>\n<p>1960ko hamarkadaren erdian, gero eta biztanle gehiago izaten hasi zen, herrixka itxuraldatu zelarik. 100 biztanle zituen garai hartan; orain, ordea, Nafarroako hirugarrena da, biztanle kopuruari dagokionez. Urte haietako ohiturak alde batera utzita, antolatutako hirigintza adierazi zuen lehenengoetarikoa izan zen Bara\u00f1ain. Arkitektura eta Hirigintzako Batzorde Probintzialak bere Antolamendu Plana behin betirako onetsi zuen 1967. urteko martxoaren 18an. Hirigintza hedapen horren lehenengo 112 etxebizitzak 1968. urteko maiatzaren 12an entregatu ziren, Iru\u00f1a Etorbideko 4. eta 6. zenbakietan kokatutako blokea alegia.<\/p>\n<p>1984. urteko abenduaren 28an bereizi egin zen Zizurko zendeatik, udalerri independente gisa bilakatuz, 1984. urteko otsailaren 8ko 696\/84 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ministroen Batzordearen erabakiari esker.<\/p>\n<p>Bara\u00f1aingo historia hurbila, XX. mendeko 70. hamarkadan hasitako hiri haziera azkarretik XXI. mendeko lehendabiziko hamarkadetan herri bilakatzeraino, hainbat ikuspuntutatik konta daiteke eta, horietako bat, nola ez, herritarrak denbora batez ordezkatu eta haien buru izan zirenena dugu. Ikuspuntu horixe da liburu honek jaso duena. Liburua 2012an eman zuten argitara Bara\u00f1aingo Udalak eta herriko Liburutegi Publikoak.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.baranain.es\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Solasaldiak-liburutegian-Baranaingo-alkateak.pdf\">Solasaldiak liburutegian &#8211; Bara\u00f1aingo alkateak<\/a><\/p>\n<p>1971tik 2012ra bitarte, 10 alkate izan ditu Bara\u00f1ain udalerriak. 1971. urtean Juan Bautista Ag\u00f3s Bara\u00f1aingo Kontzejuaren buru izan zenean, etxe zein herritar gutxi batzuk bizi ziren pilatuta herri zaharrean; gainontzekoa, eraikitzeko aukera ematen zuen lur eremua, biztanle kopuru aldetik Nafarroako bigarren udalerri bihurtuko zen urte gutxitan, Jos\u00e9 Antonio Mendive azkeneko alkate elkarrizketatuaren garaietan bezala. Alkate guztiei elkarrizketa egin eta bakoitzak bere kontakizun interesgarria plazaratu zuen. Hurrengo libururako ezinbestean geratu zaigu Oihaneder Indakoetxea Barberia eta Maria Lecumberri Bonilla herriko lehendabiziko alkate-andreen istorioak bilduko dituen narrazioa.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur Bara\u00f1ain denak beste izen batzuk izan ditu lehen (BARAYNIN, BARANIEN, BARANYAIN eta gaur BARA\u00d1AIN). Guztiek &#8220;lauan&#8221; esanahia dute. Gizon-emakumezkoak historiaurretik finkatu ziren han, bertan aurkitutako silexko harriek erakusten dutenaren arabera. Bara\u00f1ainen, IV. mende bukaeran, hiri erromatar bat egin zen, nekazaritza ustiatzen zuena, eta bere burua aski zuena. Erdi Aroan, behe-beheko mailakoak -biztanle hutsak, alegia- [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":10586,"featured_media":0,"parent":49765,"menu_order":60,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0,"footnotes":""},"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v22.3 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\r\n<title>Bara\u00f1aingo Historia - Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala<\/title>\r\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\r\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/\" \/>\r\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\r\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\r\n<meta property=\"og:title\" content=\"Bara\u00f1aingo Historia - Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala\" \/>\r\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gaur Bara\u00f1ain denak beste izen batzuk izan ditu lehen (BARAYNIN, BARANIEN, BARANYAIN eta gaur BARA\u00d1AIN). Guztiek &#8220;lauan&#8221; esanahia dute. Gizon-emakumezkoak historiaurretik finkatu ziren han, bertan aurkitutako silexko harriek erakusten dutenaren arabera. Bara\u00f1ainen, IV. mende bukaeran, hiri erromatar bat egin zen, nekazaritza ustiatzen zuena, eta bere burua aski zuena. Erdi Aroan, behe-beheko mailakoak -biztanle hutsak, alegia- [&hellip;]\" \/>\r\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/\" \/>\r\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala\" \/>\r\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.baranain.es\/wp-content\/uploads\/2013\/04\/Panoramica-Pueblo-viejo2.jpg\" \/>\r\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\r\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutes\" \/>\r\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/\",\"url\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/\",\"name\":\"Bara\u00f1aingo Historia - Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-04-10T10:41:35+00:00\",\"dateModified\":\"2013-04-10T10:41:35+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Lekua eta Jendea\",\"item\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Historia\",\"item\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":4,\"name\":\"Bara\u00f1aingo Historia\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/#website\",\"url\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/\",\"name\":\"Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala\",\"description\":\"Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\r\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bara\u00f1aingo Historia - Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Bara\u00f1aingo Historia - Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala","og_description":"Gaur Bara\u00f1ain denak beste izen batzuk izan ditu lehen (BARAYNIN, BARANIEN, BARANYAIN eta gaur BARA\u00d1AIN). Guztiek &#8220;lauan&#8221; esanahia dute. Gizon-emakumezkoak historiaurretik finkatu ziren han, bertan aurkitutako silexko harriek erakusten dutenaren arabera. Bara\u00f1ainen, IV. mende bukaeran, hiri erromatar bat egin zen, nekazaritza ustiatzen zuena, eta bere burua aski zuena. Erdi Aroan, behe-beheko mailakoak -biztanle hutsak, alegia- [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/","og_site_name":"Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala","og_image":[{"url":"https:\/\/www.baranain.es\/wp-content\/uploads\/2013\/04\/Panoramica-Pueblo-viejo2.jpg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/","url":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/","name":"Bara\u00f1aingo Historia - Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/#website"},"datePublished":"2013-04-10T10:41:35+00:00","dateModified":"2013-04-10T10:41:35+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/baranaingo-historia\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Lekua eta Jendea","item":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Historia","item":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/"},{"@type":"ListItem","position":4,"name":"Bara\u00f1aingo Historia"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/","name":"Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala","description":"Ayuntamiento de Bara\u00f1ain\/Bara\u00f1aingo Udala","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/43983"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10586"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=43983"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/43983\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/49765"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.baranain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=43983"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}