Udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia
Ofertas de empleo público
Jarraian, Barañaingo Udalerako udaltzain izateko hiru lanpostu betetzeko deialdiari buruzko informazioa argitaratzen da.
NAOn ARGITARAPENA
Iragarkia – Nafarroako Aldizkari Ofiziala
IZEN-EMATE ORRIA
ERANSKINA_UDALTZAINEN KONTRATAZIORAKO IZEN-EMATE ORRIA
DEIALDIAREN OINARRIAK
2026-1-26_UDALTZAIN DEIALDIRAK OINARRIAK
TASEN LIKIDAZIOA
Ordainketa eskabidea aurkeztu aurretik egin behar da.
Ordainketa hiru modu hauetako edozeinetan egin behar duzu:
- Egoitza elektronikoaren bidez (txartelarekin):https://tramiteselectronicos.animsa.es/P3138600F/detallegenerico.aspx?sec=1&idioma=2&tram=524&nif=P3138600F. Hautatu ordaindu beharreko tasa: OPOSIZIOETARAKO INSKRIPZIO TASA. Sortzen den PDF dokumentua eta ordainagiria gorde.
- Udalaren kontuan diru-sarrera, honako banketxe hauetan sartuta:
Autolikidazio-dokumentua sortu beharko da, helbide honetan sartuta: https://tramiteselectronicos.animsa.es/P3138600F/detallegenerico.aspx?sec=1&idioma=2&tram=524&nif=P3138600F. Hautatu ordaindu beharreko tasa: : OPOSIZIOETARAKO INSKRIPZIO TASA. Sortutako PDF dokumentua gorde eta bankura eraman.
- CaixaBank: ES84 2100 5181 1422 0006 4922
- Herritarren Arretarako Bulegoan (OAC).
EPAIMAHAIA ERATZEKO AKTA ETA ONARTUTAKO PERTSONEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA ARGITARATZEA
Iragarkia – Nafarroako Aldizkari Ofiziala_BEHIN BEHINEKO ZERRENDA
ONARTUTAKOEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA ETA PROBA TEORIKOAREN DATA
BON IRAGARKIA BEHIN-BETIKO ZERRENDA
Proba teorikoa 2026/06/13an izango da, 10:00etan, Barañaingo Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan (Nafarroako Komunitatea kalea 2).
OHAR GARRANTZITSUA: Proba egiteko ezinbestekoa da NAN, AIZ edo pasaportea aurkeztea, izangaiaren nortasuna egiaztatzeko. Era berean, boligrafo beltza edo urdina eraman beharko dute.
ERANTZUN-ORRIA BETETZEKO JARRAIBIDEAK
AZTERKETA EREDUAK ETA ERANTZUN-ORRIAK
BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK
Jarraian argitaratzen dira 2026/06/13an egindako probaren behin-behineko emaitzak. Alegazioak aurkezteko 5 egun naturaleko epea dago, 2026/06/24ko 23:59ra arte.
Proba teorikoaren erantzunen txantiloia zuzentzea:
Epaimahai Kalifikatzaileak, deialdi honen esparruan eta 2026ko ekainaren 13an egindako proba teorikoaren zuzenketa-prozesuan zehar, akats material bat antzeman du ofizioz Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutura (NAPI) bidalitako erantzunen plantillan, ariketa modu automatizatuan zuzentzeko eta web-orrian ere argitaratzeko.
Akatsa egiaztatu ondoren, epaimahaiak zuzenketa-txantiloia zuzentzea erabaki du, eta 95. galderaren erantzun zuzena, bai A ereduan, bai B ereduan, “B” aukera dela ezarri du, hasieran kontsignatutako “A” aukeraren ordez.
Zuzenketa NAPIRI jakinarazi zaio, izangaien ariketen zuzenketa zuzendutako txantiloia aplikatuz egin dadin.
BEHIN BETIKO EMAITZAK
PROBA FISIKOETARAKO DEIA ETA INSTALAZIOAK
Proba fisikoak egiteko deialdia
Deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, ondoren zerrendatzen diren izangaiei dei egiten zaie hautaketa-prozesuko proba fisikoak egin ditzaten.
Probak 2026ko uztailaren 3an izango dira Lagunak Kirol Elkartearen instalazioetan (Barañaingo Erronda, z/g, 31010 Barañain).
Deitutako pertsonak
Deialdiaren 7.2 oinarriaren arabera, gaitasun fisikoko proba egitera txanda irekiko 30 izangai deituko dira gehienez, proba teorikoan 75 puntu baino gehiago lortu badituzte. 30. postuari dagokion puntuazioan berdinketa egonez gero, postu horretan berdinduta dauden izangai guztiak sartuko dira proba fisikoan.
Aurrekoa aplikatuz, eta parte hartzeko eskubidea duen azken postuan berdinketa gertatu denez (78 puntu), lehenengo 32 izangaiei dei egiten zaie proba fisikoak egiteko.
Aurkezteko ordua eta lekua
Deitutako pertsona guztiek deialdi bakarrean agertu beharko dute, 2026ko uztailaren 3ko 7: 30ean, Lagunak S.D.ren instalazioetako atezaindegian (ate nagusia).
Proba fisikoetarako jarraibideak
PROBA FISIKOEN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK
Jarraian, proba fisikoen behin-behineko emaitzak argitaratzen ditugu.
Alegazioak aurkezteko epea 5 egun naturalekoa izanen da, argitaratu eta biharamunetik hasita. (2026/07/08)
PROBA FISIKOEN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK
PROBA FISIKOEN BEHIN BETIKO EMAITZAK
Jarraian, proba fisikoen behin betiko emaitzak argitaratzen ditugu. (2026/07/20)
Proba fisikoen behin betiko emaitzen akta
Proba fisikoen behin betiko emaitzak
Jarraian argitaratzen ditugu proba psikoteknikoak egiteko deialdiaren xehetasunak:
PROBA PSIKOTEKNIKOETARAKO DEIALDIA
Hautagaiei jakinarazten zaizue proba psikoteknikoa datorren asteartean, 2026ko abuztuaren 11n, hasiko dela, 09:30ean, lehen zatiarekin.
Egun horretan bertan, lehenengo saioa amaitu ondoren, hautagaiei banaka jakinaraziko zaizue probaren bigarren zatia zein ordutan egin beharko duzuen. Zati hori 2026ko abuztuaren 14an (ostirala) egingo da.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Psikologia Aplikatuko Atalak eginen ditu probak, Institutuaren egoitzan (Navarrería kalea, 39, Iruña). Lehenbiziko zatia Nafarroako Gela Zurian eginen da, ondoko ohar informatiboan adierazi bezala:
INFORMAZIO OHARRA