Tardes musicales – Arrats musikalak
Sin categorizar
Datorren abuztuaren 23an, osteguna, lakuko anfiteatro naturalean musikak gainezka egingo du berriro. Hainbat urtetan ixilik egon ostean, Barañaingo Udalak “Arrats musikalak” Programa “Tardes musicales” izeneko kanpoko kontzertuen zikloa berreskuratuko du uda honetan.
Ekimen honen bitartez, Barañaingo Udalak aisialdi kulturala bultzatu nahi du, biztanle guztiei zuzenduta, zeinean era askotariko musika protagonista izango den. Gainera, Barañaingo lakuko anfiteatro naturala, kokapen ezin hobea da mota hauetako ekitaldiak egiteko.
Kontzertu guztiak Barañaingo Lakuko Anfiteatro naturalean izango dira, 20:00etan. (Eguraldi txarra eginez gero, emanaldiak Alaitz IP-ko patio estalian eskainiko dira)
Hauek dira hiru proposamen musikalak:
2018/08/23: Pauline eta Juliette. “Hegaldaka” lehenengo diskoaren aurkezpena. Lapurdiko bikote musikal honek tradiziozko musika jotzen du, folk erritmoan.
Pauline eta Juliette – Memoriak
2018/08/30. The Eclectic Celtic Band. Folk musika jotzen duen talde nafarra. Musika irlandarra jotzen dute.
The Eclectic Celtic Band – Paddys lamentation
2018/09/06. Kaleidoscope trío. Talde honen melodiak era askotarikoak izango dira: jazz, folkore kolonbiarra, lo-kanta kubatarrak eta zanba argentinarrak, etabar. Taldearen kide bat, Miguel Villar “Pintxo”, Barañaingoa da.