Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Ikastetxeetan jateko dirulaguntzak. 2025-2026 ikasturtea

Subvenciones

Tokiko Gobernu Batzarrak 2025ko maiatzaren 12an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak aditzera ematen du ondoren agertzen diren oinarriak onetsi dituela: dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak, Barañainen bizi eta erroldaturik diren umeak joan daitezen 2025-2026 ikasturtean Haur Eskoletako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskola jantokietara.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoan, Barañaingo Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo www.barañain.eus  web orriaren bidez jaso ahal izango dira.

Bases_Curso 2025-2026 – Oinarriak_2025-2026 ikasturtea

 

Volver arriba