Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Ikastetxeetan jateko dirulaguntzak. 2024-2025 ikasturtea

Subvenciones

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko maiatzaren 27an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak aditzera ematen du ondoren agertzen diren oinarriak onetsi dituela: dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak, Barañainen bizi eta erroldaturik diren umeak joan daitezen 2024-2025 ikasturtean Haur Eskoletako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskola jantokietara.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoan, Barañaingo Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo www.barañain.eus  web orriaren bidez jaso ahal izango dira.

Bases_ayudas_economicas_alimentacion_centros_escolares_

Volver arriba