Ikastetxeetan jateko dirulaguntzak. 2023-2024 ikasturtea
Subvenciones
Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko apirilaren 24an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak aditzera ematen du ondoren agertzen diren oinarriak onetsi dituela: dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak, Barañainen bizi eta erroldaturik diren umeak joan daitezen 2023-2024 ikasturtean Haur Eskoletako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskola jantokietara.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoan, Barañaingo Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo www.barañain.eus web orriaren bidez jaso ahal izango dira.
Bases subvenciones comedores escolares. Ikastetxeetan jateko diru laguntzen oinarriak