Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Ofizial-administraria aldi baterako kontratatzeko deialdia

Ofertas de empleo público

Jarraian, 2021eko maiatzaren 24ko 570/2021 ebazpena aurkirtuko duzue, zeinaren bidez, Barañaingo Udalerako, Lagunak udal zerbitzurako eta Luis Morondo Musika Eskolarako ofizial administrari lanpostuan aldi baterako kontrataziorako hautagaien bi zerrenda eratzeko deialdia egiten den.

Era berean, atal honetan bertan, deialdiaren oinarriak, hala nola izena emateko I eranskina eta azterketarako gaiak jasotzen dituen II eranskina ere topatu daitezke.

 

570 EBAZPENA

DEIALDIAREN OINARRIAK 

I ERANSKINA_IZEN EMATEA

 II ERANSKINA – GAIAK

 

Jarraian, Alkatetzaren ekainaren 7ko 629/2021 Ebazpena argitaratu da. Horren bidez, ofizial administrariaren lanpostua betetzeko izangaien zerrenda hautaketa-proben bidez eratzeko deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartu eta argitaratu da.

Hiru egun balioduneko epea dago erreklamazioak egiteko eta zuzenketak egiteko.

Azterketaren data, lekua eta ordua behin betiko zerrendaren ebazpenean zehaztuko dira.

 

RESOLUCIÓN 629_2021 EBAZPENA

LISTA PROVISIONAL_BEHIN BEHINEKO ZERRENDA

RESOLUCIÓN 650 EBAZPENA

LISTA DEFINITIVA_BEHIN BETIKO ZERRENDA

 

Proba datorren ekainaren 26an, larunbata, izango da, 10: 00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren gelategiaren eraikinean, 113, 114 eta 115 geletan. Datozen egunetan argitaratuko da izen abizen banaketa ikasgelaka.

 

Hona hemen, azterketari begirako jarraibideak jasotzen dituen planoa, hala nola,  abizenen araberako gelen banaketa eta antolatuntza.

Ezinbestekoa da probara NANa edo AIZa eta boligrafo urdin edo beltzarekin joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea eta osasun-agintarien jarraibideak betetzea.

 

PLANO_AULAS_GELEN BANAKETA

 

Jarraian, azterketaren erantzunak argitaratuko dira. Plikak asteazkenean, ekainak 30, irekiko dira Barañaingo Udaleko Erabilera Anitzeko Aretoan, 12: 00etan. Interesatuek e-mail bat bidali behar dute asesoriajuridica@baranain.com helbidera, gehienez ere 30 lagun etor daitezkelarik, edukiera arrazoiak medio.

RESPUESTAS_ERANTZUNAK

 

Jarraian, gaindituen behin-behineko zerrenda argitaratu da. Alegazioak aurkezteko epea uztailaren 6an, asteartean, amaituko da, 23: 59an.

RESULTADOS LISTA PROVISIONAL_EMAITZAK BEHIN BEHINEKO ZERRENDA

 

ACTA TRIBUNAL ALEGACIONES_HELEGITEAK EPAIMAHAIAREN AKTA

RESOLUCIÓN DEFINITIVA APROBADOS_BEHIN BETIKO EMAITZAK EBAZPENA

LISTA DEFINITIVA_BEHIN BETIKO ZERRENDA

Volver arriba