Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2018ko urriak 15

Zirkulazioaren norabide-aldaketa Iruñeko Etorbidean

Con motivo de las obras de urbanización de la parcela de Pamplona que prolonga Echavacóiz norte, se va a cerrar el carril de la Avenida de Pamplona de Barañáin en sentido Pamplona

Foto noticia

Ipar Etxabakoitzen luzapena den Iruñeko partzelan egiten ari diren urbanizatze-lanak direla eta, Barañaingo Iruñeko etorbidearen errei bat itxi behar da, Iruñerantz doana. Barañaindarrei konponbide onena emate aldera, erabaki da lehentasuna ematea herritik irteteko zirkulazioari; hartara, Kirolen etorbidea eta Iruñeko etorbidea lotzen dituen biribilgunea ezeztatu, eta irekita geratuko den erreitik, hau da, herrira sartzeko orain erabiltzen den horretatik, bidaliko da irteera-zirkulazioa.

Urriaren 16an, asteartearekin, hasiko da esku-hartzea, eta aipatutako norabide-aldaketa urriaren 17an, asteazkenarekin, goizeko 09:00etatik 10:00etara bitartean, hasiko da indarrean. Horregatik, herritarrei eskatzen zaie ez aparkatzeko edo aparkatutako autoak Iruñeko etorbidetik kentzeko, Kirolen etorbidearen eta Ipar plazaren arteko tartetik, urriaren 16ko gauetik, asteartetik; izan ere, oso zaila izango da han geratutako autoentzat norabide egokia hartzea norabide-aldaketa indarrean sartzen denetik.

Esku-hartzeak iraun bitartean, atzerantz aparkatu beharko da bide horretan irekita geratutako erreian baterian aparkatzeko.

Zirkulazio-berrantolaketa berria seinale bidez adieraziko da, eta herrira Erdiko etorbidetik sartzea gomendatuko zaie Iruñeko etorbidetik sartu ohi direnei.

3 eta 5 hilabeteko iraupena aurreikusten du enpresa eraikitzeak, eta ezin du gehiago zehaztu aldagai asko daudelako tartean.

Volver arriba