Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko urtarrilak 23

Zaintzen Gaituztenak Zaintzen ditugu

Foto noticia

NORENTZAT?

Zaintza lanetan ari zaretenentzat Barañainen, bertan bizi den eta erroldatuta dagoen pertsona batekin zeinak aldi baterako mugak edo muga iraunkorrak baititu bizitza autonomoa garatzeko (mendekotasuna, desgaitasuna edo zaintzak eskatzen dituen edozein egoera fisiko edo psikiko).

ZERTARAKO?

Laguntza-zerbitzu bat da, zaintzaileek denbora izan dezazuen zeuen buruentzat, zaintzen duzuen pertsona hori familia-langile batekin dagoen bitartean, horrela bakardade-egoerak saihestuko ditugu. Noizean behin edo modu egonkorrean eskatu ahal izango duzu.

ZER ESKAINTZEN DU?

Arreta profesionala etxean, astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era, zeregin hauetarako:

  • Zaintza eta laguntza.
  • Laguntza emozionala.
  • Aisialdiko jarduerak etxean edo etxetik kanpo.

NOLA ESKA DEZAKEZU?

Barañaingo Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (Nelson Mandela Bake Plaza zk.g., behea), 8:30etik 14:00etara, edo 948 199870 telefonora deituta.

Eskaera egiteko baldintzei eta moduari buruzko argibideak emango dizkizugu.

Volver arriba