Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2020eko abenduak 30

Urte zaharra eta Urte berri egunetarako neurriak eta aholkuak eguneratzea

Foto noticia

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 31/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abenduaren 14ko 29/2020 Foru Dekretua. Foru dekretu horren bidez, prebentzio neurriak ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean, SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

Dekretuaren testua NAOn

MUGIKORTASUNA: EZIN DA NAFARROARA SARTU ETA BERTATIK IRTEN senideak edo gertukoak bisitatzeko.

  • Abenduaren  31ko gauean, Foru Komunitateko errepide eta kaleetan barna ibili ahal izango da 11:00 arte, etxetik kanpo afaldu ondoren etxera itzultzeko.

BILERAK ETA OSPAKIZUNAK

  • Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean Gabonetako afariak eta bazkariak egiteko senideekin edo hurbilekoekin egiten diren bileretan, gehienez ere 6 lagun izanen dira, gehienez ere bi bizikidetza-unitatekoak.

Sei pertsonako gehieneko muga horretatik kanpo daude bizikidetza-unitate bakarra osatzen duten talde handiago

GABONETAKO JARDUERAK

  • Ez dira onartuko betiko olentzeroak, erregeen kabalgatak, desfileak, kalejirak, “San Silvestre” lasterketak eta jende guztiarentzako kaleetako ospakizunak eta horien ondorioz emandako pilaketa arriskua.
  • Gabonetako azoka ttikiak aire zabalean, jaiotzen erakusketak eta Gabonetako ospakizunak, formatu ez tradizionalean, tokiko osasun agintaritzak espresuki baimendu beharko ditu.

Volver arriba