Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko urriak 23

Udazkeneko jarduerak Baragazten

Foto noticia

Hemen ditugu azken hiruhilekorako jarduerak! Beste urte batzuetan bezala, askotariko jarduerak aurkezten ditugu:

  • Baragazte zurekin: bisita gidatuak herritar guztientzat. Izen-emateekin eta doan.
  • “This is Halloween”: Film emanaldi sorpresa, gozokiak, palomitak eta abarrekin.
  • Familientzako “Ziberbullying” tailerra. Aldez aurreko eta doako izen emateekin .
  • “Zentzumenekin jaten” Gozamenez tailerra. Zatoz janari ezberdinak modu ezberdinetan dastatzera! Aldez aurreko eta doako inskripzioekin.
  • Donostiako “Eureka” zientziaren museora ateraldia. Izen-emateekin eta 5€-ko prezioa (museoko sarrera eta autobusa).
  • Emakumeentzako autodefentsa feminista tailerra. Izen-emateekin eta doan.

Informazio guztia kartelean dago zehaztuta. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Baragaztera edo deitu 948 38 59 25 telefonora.

Anima zaitezte!

Volver arriba