2024ko abuztuak 30
Udalaren Kirol programa 2024-2025
Izen emateak 2024-2025 ikasturterako udal kirol programan.
SOILIK BARAÑAINEN ERROLDATUTAKO PERTSONAK
Irailaren 3tik 11ra. Inskripzioa online.
Irailaren 6tik 11ra. HHB-an aurrez aurre izena emateko aukera.
Irailaren 3tik 11ra bitartean, pertsona bakoitzak jarduera bakarrean eman ahal izango du izena.
Irailaren 12tik 17ra. Jarduera bat baino gehiago egin nahi dutenentzat (gehienez bi jarduera). Online eta aurrez aurre HHB-an.
INTERESA DUEN EDOZEIN PERTSONA
Irailaren 23etik 25ra. Online eta aurrez aurre HHB-an (gehienez bi jarduera).
*Barañain aktiboan izena emateak ez du gehienezko jardueretako mugan eragiten.