2022ko uztailak 29
Udal kirol programa 2022-2023. Izena emateko epea.

Izen-emateak 2022-2023 ikasturterako udal kirol programan. Aurten izen emateak ONLINE eta aurrez aurre HHB-an egingo dira.
BARAÑAINEN ERROLDATUTAKO PERTSONAK BAKARRIK
Irailaren 5etik 13ra. Inskripzioa online, udalaren webgunean jarriko den atalean.
Irailaren 12 eta 13. HHB-an aurrez aurre izena emateko aukera.
Irailaren 5etik 13ra bitartean, pertsona bakoitzak jarduera bakarrean eman ahal izango du izena.
Irailaren 14tik 16ra. Jarduera bat baino gehiago egin nahi dutenentzat (gehienez bi jarduera 2022-2023 ikasturtean). Online eta aurrez aurre HHB-an.
INTERESA DUEN EDOZEIN PERTSONA
Irailaren 21etik 23ra. Online eta aurrez aurre HHB-an (gehienez bi jarduera 2022-2023 ikasturtean).