Udako “Gazte txoko” Baragazten

Barañaingo Udalak “Gazte Txoko Gunea” antolatu du udarako, Gazteria Programaren bidez, batez ere DBHko 1. eta 2. mailetako gazteentzat. Zabalik egongo da zerbitzua, leku librerik balego betiere, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat ere.
Uda honetarako, talde egonkor elebidun bat eskaintzen dugu, astean 3 egunetan (astearte, asteazken eta ostegunetan) jarduerara joango dena, topaketarako gune ludiko bat eskainiz, alderdi kognitiboak eta garapen pertsonalerako alderdiak garatzeko.
Zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da:
📅 Uztailaren 21etik abuztuaren 28ra.
🗓️Asteartea eta osteguna:
- 10:00-11:00: Hezkuntza-laguntza, garapen-jarduerak eta lan kognitiboa.
- 11:00-11:30: Hamaiketakoa eta aisialdia.
- 11:30-13:00: Taldeko jarduerak, Baragazteko hezkuntza-taldeak koordinatuta eta dinamizatuta.
🗓️Asteazkena:
- 10:00-13:00: Dinamika ludikoak ikastetxetik kanpo (izango dira egunak zeinetan ordutegia aldatuko baitugu, antolatzen dugun jardueraren arabera; baina, horren guztiaren berri emango dizuegu beharrezkoa den guztietan).
📝Izena emateko epea:
- Maiatzaren 26tik ekainaren 13ra.
- Jarduera honetarako izen-ematea doakoa Jardueraren batek kostu bat izan dezake asteazkenetan, eta horren berri familia guztiei emango diegu, parte hartu nahi ez izatekotan. Aldi berean, izen-emateak Barañaingo gazte guztiei irekiko zaizkie jarduera zehatz horietarako.
- Izena emateko Baragazten, 948. 38.59 telefonoan edo baragazte@baranain.com posta elektronikoan.
- Plazak mugatuak izango dira.
Parte-hartzeko lehentasuna izango dute:
- Barañainen erroldatuta daudenek.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiten ari direnek, herriko ikastetxeko ikasleei lehentasuna emanez.
- Orientazio Zerbitzua eta/edo Gizarte Zerbitzuetatik bideratutako pertsonek.
Proposamena zuen egungo beharretara egokitzen dela uste baduzue, izen-ematea Baragazten egin dezakezue, aurretik adierazitako egunetan.