Udako Arrats Musikalen egitaraua
Uda honetan ere Arrats Musikalen 3 kontzerturekin gozatu ahal izango dugu abuztu amaiera ta iraila hasiera bitartean.
Urtero bezala, kontzertuak Lakuko Anfiteatro naturalean izango dira 20:00etan. Eguraldi txarra izatekotan, aurten, Kultura Etxeko Erakusketa aretora eramango dira.
Hona hemen aurreikusitako programa:
Abuztuak 22 – The Good Time Rollers
The Good Time Rollers musika proiektu bat da Lindy Hop-aren dantzarientzako. Jazz seikote eta abeslari batek osatzen dute eta ohiko jazzetik hasi eta Booggie Boogie edota 50. hamarkadako Rock & Roll-a egiten dute, besteak beste.
Honako toki hauetan aritu dira: Donostiako 52 Heineken Jazzaldia, Riojako Jazz entre Viñedos jaialdia, Iruñako Auzokale zikloan, Nafarroako Kultur zikloan, Iruñako Spring Lindy Weekend, edota Uharteko Arte Museoan, Zentralen, Hell Dorado, etb.
Maiz, Iruñeko swing agertokietan kolaboratzen dute, baita inguruko Erkidegoetan (Araba, Gipuzkoa, Rioja..) festak eta tailerrak eginez.
Proposamen honetarako Espainako iparraldeko jazz musikari hoberenetarikoak ekarri dituzte:
Terela Gradín, ahotsa
Iñaki Rodríguez, saxo, clarinete, ahots eta narrazioak
Alberto Sanzol, trompeta
Luisa Brito, contrabaxua
Ramón García Lara,pianoa
Hilario Rodeiro, bateria
Abuztuak 29 – J. E. L. Trío + Hutsun Txalaparta
Musika fusio proiektu berriak Hutsun Txalapartaren tradizioa, J.E.L Trío.ren modernitatearekin bateratzen du, eta 2016ko Jazzferminen estreinatu zuten.
Txalaparta: Anai Gambra eta Mikel Urrutia
Akordeoia: Javier López Jaso
Contrabaxua: Marcelo Escrich
Bateria: Dani Lizarraga
Irailak 5 – Ez da kasualitatea!! Emakumezkoen bertso saio musikatua (euskaraz)
Bertso-saio musikatua. Hiru bertsolarirekin batera (Nerea Ibarzabal, Alaia Martín eta Irati Majuelo, Barañaingo bertsolaria) Alaitz Rekondo aurkezlea eta Araitz Bizkai eta Gari Otamendi, bi musikari arituko dira.
Umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.
* OHARRA: Aldaketa bat egon da eta Nerea Ibarzabal Uxue Alberdi ordez etorriko da.