Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko maiatzak 12

Bozkatu zure erakusleiho gogokoena eta irabazi Barañainen kontsumitzeko 50 €-ko sariak!

Foto noticia

Bozkatu zure erakusleiho gogokoena eta irabazi Barañainen kontsumitzeko 50 €-ko sariak!

Barañainen erroldatutako pertsonek boto bakarra eman ahal izango dute epaimahai kalifikatzaileak aukeratutako lau erakusleihoen artean. Puntuaziorik handiena jasotzen duen establezimendua izango da irabazlea.

Botoa emateko nahitaezkoa da Barañainen erroldatuta egotea eta 17 urte beteta izatea. Bozketa maioaren 15tik 31ra egingo da. Herri bozketak online egingo dira, edo, aurrez aurre, Udaletxean, Herritarrak Hartzeko Bulegoan (OAC).

Pertsona bakoitzeko bozketa bakarra onartuko da, NAN batek bozketa bat baino gehiago egiten duela detektatuz gero, egindako lehen bozketa bakarrik hartuko da kontuan.

Herri-bozketan parte hartzen duten pertsona guztiek 50 euroko 2 erosketa-baleko zozketa batean parte hartuko dute, lehiaketara aurkeztutako establezimenduetan trukatzeko.

Fernandez Apestegia farmazia (Lurgorri 16)

 

Ocasiones Especiales (Sahats plaza 1)

La Aldeana harategia (Lurgorri 6) 

Nekane taberna (Mekatal etorb 12)

Volver arriba