2024ko maiatzak 4
Udaberria Baragazten

Hemen ditugu udaberriko jarduerak!
- Maiatzaren 13tik 27ra, Pegatina lehiaketako lanak aurkezteko epea! Aurkeztutako lehenengo 50ek zinemarako sarrera bat izango dute! (Lehiaketaren oinarriak atxikitzen ditugu).
- “Zentzumenekin jaten”: Maiatzak 10, ostirala 19:30ean. Izen-emateekin eta doakoa.
- LGTBI fobiaren aurkako eguna: Maiatzaren 13tik 18ra, irudi erakusketa eta eskumuturrekoen tailerra.
- Otaku Day: Maiatzak 18, larunbata. Goizez eta arratsaldez, doakoa eta lehiaketetarako izen emateekin.
- “Bertiz abentura parkean” arborismoa: Ekainaren 1ean, larunbata. Irteera 9:30ean Barañainetik eta itzulera Barañainera 17:30ean. Izen-ematea: maiatzaren 13tik 25era Baragazten. 5€ Barañainen erroldatutako pertsonak eta 10€ erroldatu gabekoak.
Informazio gehiago edo lehiaketen oinarriak nahi izanez gero, deitu 948385925 telefonora.
Animatu zaitezte!
