Turismo eta Ostalaritza sektoreetarako laguntzen deialdia onesten baita, COVID-19ak eragindako gorabehera ekonomikoak konpentsatzeko
70/2020 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez turismo eta ostalaritza sektoreetarako laguntzen deialdia onesten baita, COVID-19ak eragindako gorabehera ekonomikoak konpentsatzeko.
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/278/12
Laguntzen onuradun izaten ahalko dira beren jarduera Nafarroan garatu eta egoitza fiskala bertan duten enpresak. Ahaleginak enpresa txikiengana bideratzeko asmoz, laguntzari mugak ezarri zaizkio, halako moduz non 2019an gehienez ere 6 milioi bitarteko eragiketa bolumena izan dutenei lagunduko baitzaie.
Enpresek berehalakoan pairatu duten ondorioetako bat izan da beren gain dituzten gastu finkoei aurre egiteko likidezia-eskasia. Horregatik, laguntza honen xedea da eragiketa-gastu finkoak konpentsatzea COVID-19ak eragindako osasun krisian. Helburu horrekin bat etortzeko, beharrezkoa izanen da enpresek haien jarduera ekonomikoan gutxienez %20ko jaitsiera eduki izana 2020an, 2019arekin alderatuta. Betekizun hori egiaztatzeko, 2020ko lehen hiru hiruhilekoen BEZaren aitorpenak erkatuko dira 2019ko denbora tarte berekoekin.
Laguntza zehazterakoan, erreparatuko zaie enpresek beren gain hartu behar izan dituzten gastu finkoei, zeinei ezin izan baitiete aurre egin, diru-sarrerak gutxitu zaizkielako. Gastu finko horien zenbatekoa zehazteko, kontuan hartu da sektorearen diru-sarreren eta gastuen egitura, Nafarroako Estatistika Institutuak (NEI) emandako datuak oinarri harturik.