Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko martxoak 28

Buztinezko – loreontzi tailerra

Foto noticia
Aste honetan eta hurrengoan, Ludotekan lorezaintzarekin eta alfereriarekin lotutako jarduera desberdinak egin ahal izango ditugu.
Astelehen eta asteartean, martxoak 27 eta 28, dilistak ernamuinduko ditugu edalontzi barruan kotoi eta urarekin.
Martxoaren 31n, ostiralean, buztinezko loreontziak egingo ditugu eta, amaitzeko, apirilaren 5ean, asteazkenean, hauek apainduko ditugu eta aurreko astean ernamuindu genituen dilisten haziak landatuko ditugu.

Dilistaren prozesua edalontziaren bidez ikusi ahal izango dugu eta buztina, margoak eta lurraren bidez eskulan desberdinez gozatuko dugu.

Animatzen al zarete?

Volver arriba