Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko urriak 20

Tailer berria Baragazten!

Foto noticia
🧠💬 Zure burua hobeto ezagutzeko, sentitzen duzuna partekatzeko eta besteekin zein zurekin konektatzeko espazio lasai baten bila zabiltza?
Kaerurekin elkarlanean, gazteentzako oso proposamen berezia prestatu dugu:
      🌿 Epairik gabeko espazioa, bakoitzak bere erritmoan parte hartu ahal izateko.
      💭 Zure emozioak, kezkak, indarguneak eta hobetu nahi dituzun arloak aztertzeko aukera.
      🤝 Konfiantzazko talde bat sortzeko espazioa, non hazi, adierazi eta garatu zaitezkeen.
      ✨ Hori guztia dinamika eta jarduera esperientzialen bidez.
📅 Noiz: Astelehenetan, 18:30etik 20:00etara
🗓️ Hasiera: Azaroaren 3a. Bukaera: otsailaren 2a (hamabostean behin elkartuko gara)
📍 Non: Baragazten
✍️ Izen-ematea: urriaren 20tik 29ra. Doakoa.
👉 Interesgarria iruditzen bazaizu, edo norbaiti gustatu ahal zaiola uste baduzu… partekatu!
Informazio gehiago eta izen-emateak: Baragazten edo 948 385925 telefonoan.
Animatuko zara?
Volver arriba