Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko uztailak 2

EUSKARA – Saritua AFONIA albuma, Etxepare saria 2026

Foto noticia

Naroa Martínez idazleak eta Unai Ruiz ilustratzaileak jaso dute 2026ko Etxepare saria Afonia albumarekin.

Nafarroako 23 toki-entitatek elkarlanean antolatzen dute sariketa, euskarazko sorkuntza sustatzeko. 5.000 euro jasoko dituzte egileek eta lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du heldu den udazkenean.

Aurten 26 lan aurkeztu dituzte. Patxi Zubizarreta idazleak, Aitziber Akerreta irudigileak eta Idoia Sobrino liburuzainak osatu dute epaimahaia. Haien hitzak dira: “Hori da Afonia, landa eremuaren azken orroa, arbasoen xuxurla gisara, urrunean entzuten dena, oraindik ere irakasteko asko daukanaren aldarrikapen urratua, gure bihotz eta belarrietaraino astiro eta amorruz iristen dena.”

Saria ematen Cristina Ojer (Arangurengo euskara arloko zinegotzi arduraduna) eta Jabi Arakama (Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari-kudeatzailea).

Argitalpenaren nondik norakoak Carmen Elvirak eman ditu.

 

Zorionak!

     

www.etxeparesaria.eus

Volver arriba