Sarean euskaraz: Gamer Gela
DOAKO saioa: GAMER GELA. Urriaren 24an, ostegunean, 17:00-19:00 h, Barañainen, Telezentroan (Liburutegia, 1. Solairua).
Hasteko, bideo-jokoen kontsumoaren inguruko gogoeta eginen dugu, hizkuntzaren erabileran sakonduz. Edukiak modu dinamikoan landuko ditugu, inkesta eta talde eztabaida baten bidez. Bigarren atala bideo-jokoen praktikari dagokio, eta euskarazko bideo-jokoak txandaka eta binaka probatuko ditugu.
Zuzendaria: Game erauntsia https://gamerauntsia.eus/
IZEN-EMATEAK DOAN:
https://sareaneuskaraz.eus/izena-eman
Sarean euskaraz proiektuaren helburua euskarazko softwarearen instalazioa eta erabilera sustatzea da, baita euskarazko IKTen sektorea ikusaraztea eta balioztatzea ere. Ardatz nagusiak gazteak, euskara eta teknologia berriak dira. Pandemiak oso denbora gutxian handitu du digitalizazioaren garrantzia, eta are beharrezkoagoa da gazteen prestakuntza teknologikoa eta IKTetan euskararen erabilera sustatzea.