2022ko otsailak 8
Printzesak, eperrik jan nahi ez zutenak….. eta printzeak ezta ere
Ostiral honetan, otsailaren 11a, Ludotekan, San Valentin egunaren inguruan jarduera bat egingo dugu.
Urteetan zehar, Disney pelikula batzuen bidez transmititu dizkiguten maitasun istorioekin haustea da helburua, hauek aztertuz eta maitasun harreman berriak sortuz.
Disney-ren pelikula ezagunenetako batzuk ikusiko ditugu, adibidez, “La Bella y la Bestia”, “La Sirenita” edo “La Cenicienta” eta istorio hauetan maitasun erromantikoaren ezaugarriak identifikatzen saiatuko gara, hauek apurtu eta istorio hauetako protagonisten artean harreman sentimental berriak sortzeko.
Animatzen zara?