Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko uztailaren 01ean

Prebentzio kanpaina 2021. “Eta uda honetan, zer? Parrandan ibili eta ganbara erabili”

Uztailak 3, Barañaingo Lakuan

Foto noticia

Prebentzio-kanpaina Barañaingo Udalak gazteekin gizartean esku hartzeko duen programan errotutako ekimena da. Programa, prebentzio-zerbitzua da, batez ere 12 eta 30 urte bitarteko Barañaingo gazteei zuzendua eta 1997az geroztik martxan dago udalerrian. Eusten duen proiektuak, esku-hartze sozialaren printzipioak ditu oinarri eta gazteei, erreferentziazko figura baliodunak eskaini nahi dizkie, haien heltze-prozesu pertsonalean eta taldean lagun diezaieketenak.

Kanpainaren helburuak honako hauek dira:

  • Topaguneak eta ekintzak sortzea, egungo pandemiak eragindako egoera aldakorraren aurrean harreman osasungarriak sustatzeko.
  • Barañaingo gazteen artean bizimodu osasungarriak sustatzea eta prebentzioa lantzea, jolasguneen eta aisialdiko eta denbora libreko espazioen bidez.
  • Babes-faktoreak indartzea eta arrisku-faktoreak murriztea esku-hartze unibertsaletik, selektibotik eta adierazitakotik.
  • Harreman osasungarriak, berdintasunezkoak eta berdinen arteko tratu onak bultzatzea.

Horregatik guztiagatik, aurten, “Prebentzio Eguna” antolatu dugu. Egun hori uztailaren 3an, larunbata, ospatuko da Barañaingo Lakuan, egun osoan zehar.

Egun berezia izango da, eta parte hartze aktiboa izango dute Barañaingo gazte-taldeek, herriko gazte-elkarte eta taldeek eta Nafarroan gai garrantzitsuak lantzen dituzten erakundeek, hala nola berdintasuna, aniztasuna, substantziarik gabeko adikzioak, substantziadun adikzioak, sexualitatea, kulturartekotasuna eta aisialdi eta denbora libre osasungarria COVID-19 aldian.

Batez ere 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat izango da, baina adin guztietako pertsonentzat.

“Eta honetan, zer? Parrandan ibili eta ganbara erabili” lelopean, Barañaingo Udaleko BARAGAZTEko hezitzaile-taldeak askotariko egitaraua prestatu du, jende guztiarengana iristeko, goizez eta arratsaldez (11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 22:00etara).

Jarduera hau egiteko aukeratu den tokia “Barañaingo lakua” da, herriko gazteen topaleku nagusia baita, eta, horrela, Baragazteko hezitzaile-taldeak gazteekin egiten duen lanaren eta prebentzio-kanpainaren beste helburuetako bat betetzen dugu: gazteengana hurbiltzea, haien bilguneetara eta elkarguneetara joanda, haien parte-hartzea eta inplikazioa lortzeko.

Jarduera guztiak aire zabalean egingo dira, esan dugun bezala, BARAÑAINGO LAKUAn, hesiz mugatutako esparru batean, sarrera eta irteerako ate batekin, stand guztietatik egindako ibilbide batekin eta edukieraren kontrolarekin. Uneoro, jarduerek egunean zehar irauten duten bitartean, indarrean dagoen araudia beteko da, segurtasun eta higiene-neurriak betez.

Egun honetatik pasa eta programatutako ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu!