2020eko uztailak 2
Pablo J. Arcelus Cavallero jarduneko alkatearen esker ona
ESKER ONA
Alkatetzatik, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu herritar guztiei, gure jai tradizionalekin zerikusia duten egunotan izan duten gizalegezko portaera eredugarriagatik.
Estatuan eta nazioartean sortu diren berragertze kopuruen aurrean, gure kezka hor dago, eta uste dugu erne ibiltzea garrantzitsua dela. Uste dugu gure higiene-ohitura sanitarioekin eta segurtasun-distantziekin jarraitu behar dugula, laster itzul gaitezen eta zaindariaren jaiak egin ditzagun behar den bezala maite ditugun guztiekin eta lagunekin batera.
Ziur nago ahalegin hau ez dela alferrikakoa izan eta berandu baino lehen merezitako fruituak emango dituela!!
Eskerrik asko