“Ostegun, Historiaz jardun!” V. jardunaldiak – “Errepresio frankistaren beste lengoaia batzuk”
Aurten, bosgarren aldiz, Barañaingo Udaleko Kultura Arloak, OSTEGUN, HISTORIAZ JARDUN! zikloa antolatu du. Hauek dira ziklo hau osatzen duten hitzaldiak “Errepresio frankistaren beste lengoaia batzuk” lelopean:
Urriak 4 – “Euskara frankismoan: errepresioaren eta gizarte-mugimenduaren artean” Nerea Pérez Ibarrolarekin (euskaraz)
Hizkuntza baten erabilerarekiko errepresioa, euskaraz aritzeko ezintasuna zein debekua eta gaztelaniaz hitz egitera behartua egotea, frankismoak erabilitako beste errepresio mota bat izan zen. Francoren diktadurapean erabilera orokorreko eta publikoko hizkuntza bakarra gaztelania izatera bideratutako araudi oso bat ezarri zen, bai administrazio publikoan, zein hezkuntzan, hala nola izenak erregistratzerako unean ere.
Nafarroan, errepresio honek eragin handia izan zuen bai uneko biztanleriarengan zein hurrengo belaunaldiengan ere eta baita, noski, hizkuntza beraren garapenari dagokionean. Hala eta guztiz ere, jendartea bera eta gizarte mugimenduak euskara berreskuratzeko eta komunikaziorako tresna izan zedin hizkuntzaren erabilpena sustatzeko alde borrokatu ziren. Mugimendu hauen baitan jaiotako ekimen garrantzitsuenetarikoa ikastolen berreskurapena izan zen, euskararen transmisio pedagogikorako gune gisa.
Urriak 18 – “Sexu-errepresioa: Emakumeen errepresio bikoitza frankismoan” Gemma Piérola Narvarterekin
Emakume galtzaileek eta galtzaileen emazteek urte haietan feminitatetzat jotzen zenarekin lotutako aldetan oinarritutako errepresio zehatza pairatu zuten, gorputzekin eta emakumeen presentzia publikoarekin zer ikusia zuen ororekin.
1949. urtean, Moskun egindako Emakumeen Nazioarteko Federazio Demokratikoaren Kongresuaren baitan, 36. urteko estatu kolpetik emakumeengan eragina zuen errepresioa salatu zuten.
Lehendabiziko aldiz, nazioarte mailan eta maila instituzionalean, emakumeekiko errepresioaz hitz egin zen, biktimak feminizatu ziren eta militarren altxamendutik bertatik abiatutako bortizkeriaren osotasunaren baitan jasotzen zen “errepresio sexuatu” baten existentzia sostengatzen zuten oinarrizko terminoak mahaigaineratu ziren.
Erregimen frankistak emakumeen gorputzak frente politiko gisa erabili zituen diktadura osoan zehar, ezabatu beharreko zerbait bezela, femeninotzat jotzen ziren elementuak edo emakumeen gorptz-atralak zuzenean erasotuz. Gai honen inguruan, aurreikusita dauden jardunaldien bigarren atalean izanen diren hiztzaldietan hausnartuko da.
Urriak 25 – “Tentsio soziopolitikoa Nafarroan trantsizioan: 78ko Sanferminak, 40 urtez ahazturik” Mikel Bueno Urrizelkirekin
Transizioan zehar Euskal Herrian jazotako egoera soziopolitikoa gatazkatsua izan zen oso, ikertzaileak berak dioen moduan, arras bortitza. Horren froga argia dira Gasteiz, Montejurra eta izandako manifestazioetan izandako hildakoak, bai eta amnistiaren aldeko borrokari eta 1979ko San Ferminei dagokienean.
Kasik oihartzun historiografikorik izan ez duten jazoerak dira, ziurrenik espainiar transizioa modu lasaian eta baketsuan gertatu zela aurkezteko helburua dela, Estatuaren erreformaren aurrean herri mugimendurik edo erantzunik apenas eman zela azaldu nahiean.
Hitzaldiak urte haietan jazotakoak ekarriko ditu gogora, gehien bat Nafarroan izandako mobilizazioetan eta hauek izan zuten erantzunetan oinarrituz.
TOKIA: KULTUR ETXEA
ORDUA: 19:00etan