Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2022ko irailak 9

Orquesta Sinfónica de Navarra/Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua

Foto noticia

Kontzertu librea. Barañainen kultura klasikoa bultzatuz. Barañain Auditorioan, irailaren 16an, 19:30ean.

Sarrerak eskuratzeko esteka: https://www.auditoriobaranain.com/eu/programacion/sinfonica-en-navarra-baranain/

 

Leihatilaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 18:00etatik 20:30era (irailaren 13tik aurrera).
Emanaldi eguna: ikuskizun bakoitza baino 2 ordu lehenago.

https://www.auditoriobaranain.com/eu/auditorio/taquilla/

Informazio osagarria:

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren Nafarroako ziklo ibiltari Sinfonikoa Barañaingo Auditoriumera iritsiko da, Perry So zuzendari titular eta artistiko berriak zuzendutako obra ahaztezinen sorta bat entzuleei eskaintzeko.

Programak XVIII. eta XIX. mendeetako errepertorioko dantza eta pieza instrumental ezagunen sorta bat du, Beethoven, Johann Strauss, Jr. edo Dvořák bezalako jenioek sinaturikoak, non Fernando Remacha konpositore tuterarrak eta bere «larrain-dantzak» ekarritako tokiko kolorea ez den falta.

Jai-garaiko obertura, familia ororen gozamenerako pentsatutako une handiz betea.

Johann Strauss, JR, Schubert, Tchaikovsky, Remacha eta Dvořák dira Nafarroako Orquestra Sinfonikoak interpretatuko dituen obrak.

Programa:

Johann Strauss, Jr. (1825-1899):

El barón gitano · Obertura Franz Schubert (1797-1828):

Rosamunda · III. ekitaldiko 5. ekitaldi-artea · Andantino Piotr Ilych Tchaikovsky (1840-1893):

Eugene Onegin · Polonesa

Fernando Remacha (1898-1984):
Larrain-dantza

Antonín Dvořák (1841-1904):
Eslaviar dantzak, op. 46

  • 1. Do maiorra: Presto
  • 2. Mi minorra: Allegretto scherzando
  • 8. Sol minorra: Presto

Ludwig van Beethoven (1770-1827):
Leonore · Obertura 3.a op. 72b

 

Lanak Nafarroako Orquestra Sinfonikoaren zuzendari titular eta artistiko berriak zuzenduko ditu, Perry So-k, alegia.

Intereseko estekak:

 

Volver arriba