Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2019ko ekainak 21

Ordutegia, AAME eta erdiko etorbidearen mehelinetarako 2019 festetan eta udaran

Foto noticia

Barañaingo festetan zehar aldi baterako Aparkatze Murriztuko Eremua ez da indarrean egongo, zehazki asteazkenetik, ekainaren 26ko 21:00etatik astelehenera arte, uztailaren 1eko 10:00ak arte. Epe honen barruan, aparkatzerik izango da marra gorrian ere, mugarik gabe, erdiko etorbideko erdigunetan eta Barañaingo ingurabidean,  asteazkenetik, ekainaren 26ko 20:00etatik, astelehenera arte, uztailaren 1eko 08:00ak arte.

Era berean, ez da indarrean egongo aldi baterako Aparkatze Murriztuko Eremua uztailaren 14tik irailaren 1era, zehazki igandetik, uztailaren 14ko 21:00etatik, igandera arte, irailaren 1eko 21:00etara. Epe horren barruan, marra gorriaren ohiko arautegia mantenduko da erdiko etorbideko mehelinetan eta Barañaingo ingurubidean, baina aparkatzerik izango da 20:00etatik eta hurrengo eguneko 08:00ak arte.

Horrekin guztiarekin batera, jakin, bertakoen 24 ordutarako baimen berriak ere indargabetuta geratuko direla zehaztutako epealdi horietan.

Resolución horario ZERT fiestas y verano 2019