2020eko azaroak 25
Ordainagirien abisuak posta elektronikoz bidaltzeko eskatu
Administrazio Elektronikoa ezartzeak dakarren abantaila nagusietako bat da papera pixkanaka desagerraraztea eta herritarrei zerbitzu hobea ematea.
Zerbitzu honek aukera ematen dizu zure ordainagiriak une oro kontsultatzeko, ordutegi-murrizketarik gabe, joan-etorriarik gabe eta itxaronaldirik gabe.
Inprimaki hau betez, Barañaingo Udalaren ordainagirien abisuak posta elektronikoz bidaliko dizkizugu, paperean bidali beharrean.