Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2020eko abuztuak 18

Oltzako Zendearen Ingurabidean alokairu-erregimenean egongo diren babes ofizialeko etxebizitzei buruzko informazioa

Foto noticia

2018ko maiatzaren 16an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Barañaingo Udalak eta Navarra de Suelo y Vivienda SAk (Nasuvinsa), Barañainek arlo horretan dituen beharrizan sozialei erantzuteko etxebizitza-politika bat garatzeko.

2020ko uztailaren 20an, lehen fasea eraikitzeko obrak hasi ziren. Fase horretan 58 etxebizitza daude Barañaingo 1. poligonoko 227 katastro-lursailean (Oltza Zenderaren ingurabidean, Eulza Ikastetxe Publikoaren atzealdean).

Etxebizitza horiek babes ofizialekoak izango dira, alokairu-erregimenekoak, eta, batez ere, hauetarako izango dira:

– 35 urtetik beherako gazteentzat
– 60 urtetik gorako pertsonentzat
– Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat

Etxebizitzen % 30 Barañainen erroldatutako pertsonentzat gordeko dira.

Interesa duenak Nafarroako Gobernuaren etxebizitza babestuen eskatzaileen erroldan izena eman beharko du.

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Vivienda/Ciudadanos/Censo+de+vivienda/

Informazio gehiago Nasuvinsan.

Volver arriba