Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko ekainak 4

Oinarri arauemaileak, 2025eko udalekuei dirulaguntzak emateko

Foto noticia

Joan den astean onartu zituzten 2025. urteko udalekuak diruz laguntzeko oinarriak. Albiste honekin batera doazkizue zenbait puntu espezifiko eta deialdia osorik PDF artxiboan.

Barañainen bizi eta erroldan, gutxienez, eskaera egindako egunetik urtebeteko antzinatasuna duten neska-mutilentzako.

  • 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzat (2009 eta 2017 urteen artean jaiotakoak).
  • Udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago iraun beharko du.
  • Barañaingo Udalak soilik lagunduko du diruz udaleku bakarra, pertsona bakoitzeko eta urteko, eta ez dira onartuko izaera bereko jarduerengatiko eskaerak baldin eta gainerako arloengandik jaso badute.

Deialditik kanpo utziko direnak:

  • Txangoak edo bidaiak.
  • Kirol “campusak” eta, udalerrian edo udalerritik hurbil egonda, barnetegi– erregimena eskatzen ez duten beste batzuk.
  • Sexuagatiko arrazoiengatik haien onartze prozesuan diskriminatzen duten udalekuak, neskak eta mutilak onartzen ez dituztenak haien izen-ematean alegia.

Banakako, gehieneko, zenbatekoa eta hori zehazteko
irizpideak: Dirulaguntzaren kopuruak ez du, inolaz ere, udalekuaren prezioaren %50etik gora egingo, eta gehienez ere 125 euro emango dira.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak egiteko epea: Jarduerak burutzeko epealdia izango da aurtengo urteko ekainaren 23tik irailaren 12ra.

Eskaerak non, noiz arte eta nola aurkeztu: 

  1. Eskaerak non aurkeztu: Instantzia orokorra erabilita aurkeztu behar da eskaera, Herritarrak Hartzeko Bulegoan edo erregistro elektronikoaren
    bidez (eskura Egoitza elektronikoan sartuta, www.barañain.eus
    helbidean).
  2. Eskabideak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epealdia 2025eko ekainaren 23tik irailaren 12ra izanen da.
  3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu: Eskaerak B.3.2. ataletan zehaztutako betekizunak dituztenek aurkeztu behar dituzte, tutore edo legezko ordezkariaren bitartez.
    Eskabideak, deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileei 10 eguneko epea emanen zaie, gehienez ere, jakinarazpena jaso eta biharamunetatik aitzina, aurkeztu gabeko agiriak aurkezteko edo egin diren akatsak zuzentzeko. Hala egingo ez balu eskaerari uko egin zaiola ulertuko da, aurretiko ebazpena egin eta gero, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura  Erkideak arautzen duenari jarraiki.
  4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
    1. Eskabidea, Barañaingo Udalaren eredu ofizialarekin bat datorrena. Udalekuetan parte hartu duenaren amaren, aitaren edo bere izenean ari den ordezkariaren izena agertuko da.
    2. Udalekura joan ahal izateko erakunde antolatzaileari egindako transferentzia edo ordainketaren frogagiria. Ordainketaren agindu-emailea, erakunde onuraduna eta ordainketa-kontzeptua agertu beharko dira.
    3. Kanpamentua antolatzen duen erakundearen egiaztagiria,
      kanpalekuaren gaia eta nori zuzenduta dagoen labur azalduta.
    4. Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak Barañainen erroldatuta daudela, eta Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean dituztela ere bai.
    5. Dagokion ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera,
      aurkeztu den eskaera-orri ofizialean agertzen.

JUV-BASES SUBV. CAMP. BILINGÜE-2025

Instancia general – Eskabide orokorra

Solicitud de abono por transferencia – Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera

Volver arriba