Oinarri arauemaileak, 2024ko udalekuetarako dirulaguntzak emateko
Barañaingo Udalak 2024ko urtean, udalekuetara joateko dirulaguntzen eskaera eta ematea arautzen duen deialdia ezartzen du.
1.- Barañainen bizi eta erroldan, gutxienez, eskaera egindako egunetik urtebeteko antzinatasuna duten neska-mutilentzako:
- 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzat (2008 eta 2016 urteen artean jaiotakoak).
- Udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago iraun beharko du.
- Barañaingo Udalak soilik lagunduko du diruz udaleku bakarra, pertsona bakoitzeko eta urteko, eta ez dira onartuko izaera bereko jarduerengatiko eskaerak baldin eta gainerako arloengandik jaso badute.
2.- Dirulaguntzaren onuradunek, 2024ko udalekuetan parte hartzeagatik, atxikitutako oinarrien baldintzak bete behar dituzte. Dirulaguntzaren kopuruak ez du, inolaz ere, udalekuaren prezioaren %50etik gora egingo, eta gehienez ere 125 euro emango dira.
3.- Diruz lagundu daitezkeen jarduerak egiteko epea:
Jarduerak burutzeko epealdia izango da aurtengo urteko ekainaren 15etik irailaren 15era.
4.- Eskaerak non aurkeztu:
Instantzia orokorra erabilita aurkeztu behar da eskaera, Herritarrak Hartzeko Bulegoan edo erregistro elektronikoaren bidez (eskura Egoitza elektronikoan sartuta, www.barañain.eus helbidean). Aurkeztu behar diren agiriak, oinarri arauemaileen E ataleko “Eskaerak non, noiz arte eta nola aurkeztu”, 4. puntuan “Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak”, zehazten dira.
Edozein kontsulta izatekotan, Baragaztera deitu dezakezue (948.38.59.25).
JUV-BASES SUBV. CAMP. 2024. GAZ-OINARRIAK UDAL. DIRUL
Instancia general – Eskabide orokorra
Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera