Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko uztailak 18

Oinarri arauemaileak, 2023ko udalekuei dirulaguntzak emateko

Foto noticia

Barañaingo Udalak 2023ko urtean, udalekuetara joateko dirulaguntzen eskaera eta ematea arautzen duen deialdia ezartzen du.

1.- Barañainen bizi eta erroldan, gutxienez, eskaera egindako egunetik urtebeteko antzinatasuna duten neska-mutilentzako:

  • 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzat (2007 eta 2015 urteen artean jaiotakoak).
  • Udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago iraun beharko du.
  • Barañaingo Udalak soilik lagunduko du diruz udaleku bakarra, pertsona bakoitzeko eta urteko, eta ez dira onartuko izaera bereko jarduerengatiko eskaerak baldin eta gainerako arloengandik jaso badute.

2.- Dirulaguntzaren onuradunek, 2023ko udalekuetan parte hartzeagatik, atxikitutako oinarrien baldintzak bete behar dituzte. Dirulaguntzaren kopuruak ez du, inolaz ere, udalekuaren prezioaren %50etik gora egingo, eta gehienez ere 125 euro emango dira.

3.- Diruz lagundu daitezkeen jarduerak egiteko epea:
Jarduerak burutzeko epealdia izango da aurtengo urteko ekainaren 15etik irailaren 15era.

4.- Eskaerak non aurkeztu:
Instantzia orokorra erabilita aurkeztu behar da eskaera, Herritarrak Hartzeko Bulegoan edo erregistro elektronikoaren bidez (eskura Egoitza elektronikoan sartuta, www.barañain.eus helbidean). Aurkeztu behar diren agiriak, oinarri arauemaileen 4. puntuan zehazten dira.

Edozein kontsulta izatekotan, Baragaztera deitu dezakezue (948.38.59.25).

Bases campamentos -2023- Udalekuen oinarriak

Instancia general – Eskari orokorra

Solicitud de abono por transferencia – Transferentzia bidezko ordainketa eskaera

Volver arriba