Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko ekainak 21

Oinarri arauemaileak, 2021eko udalekuei dirulaguntzak emateko

Foto noticia

Barañaingo Udalak 2021eko urtean, udalekuetara joateko dirulaguntzen eskaera eta ematea arautzen duen deialdia ezartzen du.

Deialdi honek duen xedea da 2021eko udan udalekuetara joateko dirulaguntzen eskaera eta ematearen prozedura ezartzea, estatua osatzen duten 17 autonomia-erkidegoetako edozein kokalekutan izanik ere udaleku horiek.

3. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epeak:
3.1. Deialdiaren baldintzak:

– Barañainen bizi eta erroldan, gutxienez, eskaera egindako egunetik urtebeteko antzinatasuna duten neska-mutilentzako:

  • 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzat (2005 eta 2013 urteen artean jaiotakoak).
  • Udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago iraun beharko du.
  • Barañaingo Udalak soilik lagunduko du diruz udaleku bakarra, pertsona bakoitzeko eta urteko, eta ez dira onartuko izaera bereko jarduerengatiko eskaerak baldin eta gainerako arloengandik jaso badute.

3.2. Onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:
Dirulaguntzaren onuradunek, 2021eko udalekuetan parte hartzeagatik, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Barañainen erroldatua egotea, eskaera egiten den eguna baino urtebete lehenagotik, eta Barañainen bertan bizitzea, eskaera egin eta jasotzen den arte.
  • Eguneratuak izatea Barañaingo Udalarekiko tributuobligazioak. Aurrekoaz gain, dena den, dirulaguntzak ematen ahal zaizkie Barañaingo Udalarekin izandako zorrengatik premiamendu bidez kobratzeko prozeduretan sartuta dauden partikularrei.

Informazio gehiago, atxikitutako oinarrietan.

JUV-BASES SUBV. CAMP. BILINGÜE-2021