Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko otsailak 16

Neguko jarduerak Baragazten

Foto noticia

Hemen ditugu otsaila eta martxorako Barañaingo Udalaren Gazteria Programak antolatu dituen jarduerak!

Askotariko jarduerak daude:

  • Familientzako tailerra “Lotura sendotzea seme-alaba nerabeak dituzten familietan”: Martxoaren 10ean eta 17an, 18:00etatik 20:00etara. Izen-emateak: otsailaren 21etik martxoaren 5era.
  • Frontenis txapelketa: otsailak 26 eta martxoak 5. DOAKOA. Izen-emateak: otsailaren 14tik 21era. (Oinarriak PDF formatuan)
  • Inauterietako astea:
    • Irteera Bihatz rokodromora: martxoaren 1ean 11:00etatik 13:00etara. 2€ Barañainen erroldatutako eta erroldatu gabeko pertsonak. Izen-emateak: otsailaren 14tik 26ra.
    • Ukendu tailerra: martxoaren 2an, 11:00etatik 13:00etara. DOAKOA. Izen-emateak: otsailaren 14tik 26ra.
    • Inauterietako eskulanak: martxoaren 4an, 11:00etatik 13:00etara. DOAKOA. Aldez aurretik izena eman gabe.
  • M8aren inguruko jarduerak:
    • Berdintasunaren aldeko esaldien lehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetarako. (Oinarriak PDF formatuan)

Animatu!

2022 ESALDI LEHIAKETAREN OINARRIAK

2022 FRONTENIS TXAPELKETAREN OINARRIAK