Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko otsailak 2

NEGUKO JARDUERAK BARAGAZTEN

Foto noticia

Dagoeneko hemen ditugu Baragazteko neguko jarduerak!
Hainbat proposamen interesgarri ekarri ditugu:

OTSAILAREN 14AREN INGURUKO JARDUERAK “MAITA(ZA)ZU ONGI”

  • Data:  Otsailaren 11tik 14ra Baragazten.
  • Zatoz Baragaztera eta gozotu eguna mezu polit batekin datorren piruletarekin, eta utzi zure mezua ere beiran. Maitasun erromantikoaren mezuak apurtzeko eta elkar maite(tzeko) beste modu batzuk ezagutzeko lan egingo dugu.

————————–

INAUTERI ASTEA:

  • SALTOKA JUMP-ERA IRTEERA
    • Data: Otsailak 16, astelehena  | 10:00 – 13:30
    • Izen-emateak: urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra
    • Prezioa: Erroldatuak: 2,5€ / Erroldatu gabeak: 5€ (Prezioa barne: billabesa, Saltoka-ra sarrera eta galtzerdiak).
  • KOKTEL OSASUNTSUEN TAILERRA
    • Data: Otsailak 17, asteartea  | 17:00 – 20:00
    • Aurretiko izen-ematerik gabe. Doan
  • TOPAGUNEA
    • Data: Otsailak 20, ostirala  | 11:00 – 13:45

————————–

ELUR-ERRAKETEKIN ZEHARKALDIA BELAGUAN:

  • Data:  Otsailak 28, larunbata
  • Izen-emateak: urtarrilaren 28tik otsailaren 14ra Baragazten
  • Prezioa: Erroldatuak: 5€ / Erroldatu gabeak: 10€. (Prezioak barne hartzen ditu: autobusa, 2 orduko zeharkaldia eta elur-erraketen alokairua).
  • Ordutegia:  Irteera 8:30ean Barañainetik  |  Itzulera Barañainera 17:00 eta 17:30 artean

————————–

FAMILIENTZAKO TAILERRA: “GURE SEME-ALABEN ARRISKU-JOKABIDEAK ETA NERABEZARORAKO HEZKUNTZA-GAKOAK”

  • Data: Martxoak 4 eta 11, asteazkenak  | 18:00 – 19:30
  • Izen-emateak: otsailaren 16tik 28ra Baragazten. Doan
  • Bigarren Hezkuntzako seme-alabak dituzten familientzat. Lehen Hezkuntzako 6. mailan seme-alabak dituzten familiak itxaron-zerrendan sartuko dira.

————————–

MARTXOAREN 8AREN INGURUKO JARDUERAK:

  • 8M-AREN HARIRA FOTOMATONA
    • Data:  Martxoak 6, ostirala  | 17:00 – 19:30
    • Izen-ematerik gabe. Gune librea eta doakoa. Barañaingo biztanleria osoari zuzendua.
    • Udaletxeko plazan.
  • 8M-AREN INGURUKO TXAPA TAILERRA
    • Data:  Martxoak 2 eta 4, astelehena eta asteazkena  | 18:00 – 20:00
    • Izen-ematerik gabe. Gune librea eta doakoa.
  • EMAKUMEEN ERAKUSKETA
    • Data: Otsailaren 23tik martxoaren 7ra Baragazten. Gune librea eta doakoa.

 

*Jarduera guztiak 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, 8M-aren fotomatoia eta familientzako tailerra izan ezik.

*Saltoka Jump, Belaguako elur-erraketako zeharkaldia eta familientzako tailerrean, Barañainen erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.

 

Informazio gehiago: Baragazte | 948 38 59 25

 

Volver arriba