Gabonak Baragazten
🔊 Gabonak Baragaztera iritsi dira! Abenduaren 16tik urtarrilaren 3ra hainbat jarduera izango ditugu, Baragazte barruan zein kanpoan, eta gazteek doan edo oso prezio merkean gozatu ahal izango dute. Gehiago jakin nahi duzu? Segi irakurtzen! ⬇️
🎄Gabonetako dekorazioa: Zatoz Baragaztera eta lagundu apaintzen! Abenduaren 16tik 21era, 18:00etatik 20:00etara. Sarrera doan.
🎅🤶 Gabonetako apaingarrien tailerra: zuk egindako gabonetako apaingarri bat eraman nahi duzu etxera? Pasa zaitez Baragaztetik abenduaren 23an 11:00etatik 13:00etara eta egin ezazu gure proposamenetako bat! Sarrera doan.
🎮💻 Game over: inoiz probatu dituzu 3D betaurrekoak? Bideojoko baten barruan nola sentitzen zaren probatu nahi duzu? Zatoz Baragaztera abenduaren 27ko arratsaldean, ostirala, eta proba ezazu doan! Izen-ematearekin.
🍪🧁🍰 Gabonetako “Masterchef”: urtarrilaren 2an, 11:30etik aurrera, errezeta erraz batzuk prestatuko ditugu Baragazten, gero denok batera jateko. Izen-emateekin eta doan.
☕🥨 Alde zaharrera irteera txokolatea txurroekin jatera: urtarrilaren 2an, osteguna, 17:00etatik 20:30era villavesan alde zaharrera joango gara, txurro batzuk txokolate beroarekin jango ditugu eta Baragaztera itzuliko gara 20:30ean. Izen-emateekin eta doan.
🎳 Bolatokira joateko irteera Itaroako bolatokira: bola-partida bat botatzen pasa nahi duzu goiza? Urtarrilaren 3an 11:00etatik 14:00etara bolatokira goaz Itaroara. Etorriko zara? Izen-emateekin. Prezioa: 2,50€ Barañainen erroldatuak eta 5€ erroldatu gabeak.
Izen-emate guztiak abenduaren 9tik 21era izango dira Baragazten edo 948 38 59 25 telefonoan (bolatokira irtetekotan, izena aurrez aurre emango da, izena emateko orduan ordainduko baita).
Plan hoberik bururatzen al zaizue?