2020eko apirilak 30
Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionala COVID-19ren biktimei buruz
Barañaingo Udaleko alderdi politiko guztiek bat egin dute aho batez Nafarroako Gobernuak onartutako adierazpen instituzionalarekin. Eta herritar guztiak animatu nahi dituzte datorren igandeko 12:00etan 3 minutuko isilunearekin bat egitera, COVID-19ko biktima guztien oroimenez, leiho eta balkoietatik.