Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2018ko urriak 16

Mugikortasunari buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Foto noticia

Barañaingo Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Barañaingo udalerriko Mugikortasunari buruzko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluan jasotako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzan.

325.1 c) artikuluan jasotako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, deusetan ukatu gabe ordenantzaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza

Hasierako Onespena NAO

Volver arriba