Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko maiatzak 14

Muay Thai +2.0

Foto noticia

Muay Thairen azken Masterclass-ean parte hartzeko gogoz gelditu zinen? Etorri zinen baina gehiagorako gogoz geratu zinen?

Ez kezkatu, hemen tailer berri bat dugu eta! Baina… eta zer esan nahi du +2.0-k?

Kasu honetan, lehenengo aldian parte hartu zutenek tailer trinkoago batekin gozatu ahal izango dute, baita parte hartu ez zutenek ere, hastapen mailara ere egokituko baita.

Noiz izango da? maiatzaren 30ean, ostirala.
Zein ordutegitan? 18:00etatik 20:00etara
Izen emateak: maiatzaren 14tik 24ra Baragazten edo 948 38 59 25 telefonoan
Prezioa: Doan
Tokia: Baragazte

Adi! 12 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzendua. Informazio gehiago nahi izanez gero, Baragaztera joan zaitezkete edo goian adierazitako telefonora deitu.

Animatzen zara?

Volver arriba