2024ko otsailak 12
MINUTU BATEKO ISILUNEA EGITEKO DEIA

Barañaingo Udalak bat egiten du Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren proposamenarekin. Espainiako Tokiko Gobernuei zuzendu die proposamen hori, herritarrei dei egiteko gaur, astelehena, otsailaren 12an, 12:00etan Udal plazan, minutu bateko isilunea egiteko, Barbate herrian, otsailaren 9ko gauean, narkotrafikoaren aurkako borrokan bi guardia zibil zerbitzu-egintzan hiltzeagatik.
Barañaingo Udalak minutu honetako isilunea deitu du “hildako guardia zibilen familiei babesa eta elkartasuna adierazteko eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek egindako lan handia aitortzeko”.