Milioi bat urratsen erronkaren amaiera

Barañaingo Udalak 1.000.000 urratseko 4. erronkaren kanpainaren itxiera antolatu zuen ekainaren 2an, Sedena enpresaren laguntzarekin.
Milioi bat urratseko erronkari amaiera emateko ekitaldian, izena eman zuten 51 taldeetako partaideak egon ziren, eta diplomak banatu zitzaizkien parte hartu zuten guztiei, baita talde guztien artean hainbat sari zozketatu ere.
Erronka horretan 51 taldek eman zuten izena, 244 pertsona, eta maiatzan zehar talde bakoitzeko partaide guztien artean 1.000.000 urrats oinez egitea izan zuten helburu.
Hainbat datu garrantzitsu:
• 53tik 51 taldek gainditu dute ERRONKA, % 96,2k.
• 53tik 10 taldek 2 milioi urrats gainditu dituzte.
• 53tik 29 taldek gainditu dute milioi eta erdi urrats, % 54,7k.
• 1.598.949 urrats dira talde bakoitzaren urratsen batez bestekoa.
• ERRONKAREN URRATSAK, GUZTIRA: 84.744.281 urrats.
• ERRONKAREN KILOMETROAK, GUZTIRA: 59.321 kilometro
• PERTSONA BAKOITZEKO URRATSAK, GUZTIRA: 347.313 urrats
• URRATSAK, GUZTIRA, pertsonako eta eguneko: 11.800 urrats
• ERRONKAn pertsona bakoitzak guztira egindako KMak: 243,1 km
• KM GUZTIRA pertsonako eta eguneko: 8,1 km
• ERRONKAN emandako denbora GUZTIRA: 11.864 ordu, 494,3 egun, 16,5 hilabete
• ERRONKAn pertsona bakoitzak emandako denbora GUZTIRA: 48,62 ordu (97,2 min/egun)
Kanpainaren helburua kirol jarduera sustatzearekin batera, herritarren arteko harreman sozialak estutzea izan da, lankidetzan egin beharreko erronka baita.
Kanpainaren balorazioa oso positiboa izan da, talde guztien erantzuna eta inplikazioa bikaina izan baita. Beraz, Udalak hurrengo urtean kanpaina errepikatuko du.