2021eko azaroak 26
Aparteko neurriak COVID-ari aurre egiteko 2021eko azaroaren 27tik urtarrilaren 7a arte, biak barne

60/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa
Nafarroarako ezohiko neurriei buruzko galderak eta erantzunak
Azaroaren 27tik aurrera, 12 urteko eta 12 urtetik gorako biztanleek COVID pasaportea aurkeztu beharko dute honako hauetara sartzeko:
- Jatetxeak eta jatetxe-barrutiak, 60 lagunetik gorako edukiera izanez gero.
- Diskotekak eta dantzalekuak, kafe-ikuskizunetarako lizentzia duten establezimenduak eta lizentzia berezia duten tabernak (azken horietan 00:00etatik aurrera).
- Barrualdean egiten diren ekitaldi jendetsuak, janari eta/edo edaria hartuta eta 1.000 pertsonatik gora direnean.