Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko apirilak 3

“Manosfera”: Carmen Ruiz Repullo-ren eskutik hitzaldia

Foto noticia

Berdintasun Arloak, Barañaingo Udalaren Gazteriaren Prebentzio Programaren laguntzarekin, honako hitzaldi hau antolatu du (gazteleraz):

“Manosfera. Gazteen artean, espazio birtualetan, emakumeen aurkako indarkeriak zalantzan jartzen dituzten diskurtso matxisten azterketa”.

Hitzaldi hau Carmen Ruiz Repullok emango du, nerabe eta gazteen arteko genero-indarkerian espezializatutako soziologo espainiarrak, 2017an Meridiana saria jaso zuena. Skolae programa diseinatu zuten profesionalen taldeko kide izan zen ere eta “La historia de Pepe y Pepa” liburua sortu zuen.

Data: Apirilak 11, osteguna.

Ordua: 18:00etatik 20:30era, gutxi gorabehera.

Lekua: Baragazte.

Norentzat: familiak, irakasleak eta 18 urtetik gorako herritarrak. Sarrera librea lekua bete arte (60 plaza).

Bertaratzera gonbidatzen zaituztegu!

Volver arriba