Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko ekainak 6

Ludotekaren kurtso bukaerako festa

Foto noticia
Gure ikastusteari amaiera emateko…. gure festa ostiral honetan Lagunak Udal Igerilekuetan izango da! 17:00etatik 20:00etara, Lagunak elkartera joango gara… bainu bat ematera, jolastera eta arratsaldea merendola goxo batekin bukatzera!!

Igerilekuetako beheko atean elkartuko gara eta taldean sartuko gara. Jarduera hau Ludotekako bazkide guztiei zuzenduta dago eta Lagunak elkarteko bazkide izatea ez da baldintza bat izango.
Jarduera honekin agur esango diogu ikastusteari baina… astelehenean, ekainak 10ean berriz ere elkartuko gara gure ikastustearen bideo-proiekzioa Baragazten egiteko!

Volver arriba