2023ko maiatzak 30
Ludotekaren eguna
Ostiral honetan Ludotekaren eguna ospatuko dugu!
17:30ean Baragazten ikusiko dugu elkar (Herri Zaharra plaza, z/g).
Ikasturtean zehar egin ditugun jarduera guztien proiekzioa egongo da eta ondoren jolas batzuk egingo ditugu.
Ludoteka itxita egongo da egun honetan eta Baragazten itxarongo zaituztegu 17:30ean hasteko. Oraingoan ez gara talde osoa Ludotik joango, zuzenean Baragaztera joan behar zarete.
Familiak gonbidatuta zaudete! Animatu!