2025eko ekainak 4
Ludotekaren eguna

Ikasturtea amaitzen ari da eta honekin batera gure jarduerak… Pena da, dagoeneko bi bakarrik geratzen zaizkigulako…
Ikasturtea amaitutzat eman aurretik, familia guztiak beren seme-alabekin elkartu nahi ditugu arratsaldea ondo pasa dezaten bideo baten proiekzio batekin. Guretzat oso berezia den bideoa da, ikasturte osoan zehar zein ondo pasatu dugun eta egin ditugun jarduera guztiak erakutsiko baititugu.
Horretarako, ekainaren 6an, ostirala, Baragaztera (Herrizahar kalea z/g) etortzera eta arratsaldea gurekin partekatzera gonbidatzen ditugu familia guztiak.
Bideoa ikusi eta kito? Ez! Gainera, arratsaldea girotzeko bingoa izango dugu eta… gauzaren bat gehiago!
Animatzen zarete?
Jarduera hau Ludotekako bazkideei eta haien familiei zuzenduta dago.