Ludotekan ere Korrikaren alde!
Apirilaren 8an Korrika txikia Ludotekatik egingo dugu, “Ludotekan ere Korrikaren alde” lelopean.
Jakingo duzuen bezala, Korrika Barañainetik pasako da apirilaren 2an, larunbatean, eta bertan parte hartu ezin dugunez, gure Korrika antolatu dugu.
Horretarako, apirilaren 6ean eta 7an pankarta txiki bat eta dortsalak egingo ditugu arratsaldean Ludotekan eta apirilaren 8an, ostirala, 17:00etan Ludotekan geratuko gara korrika egitera irteteko.
Ludotekatik Lakuaren hasierara arteko ibilbidea egingo da.
Ludotekako hezitzaile taldea taldearekin egongo da une oro eta Zerbitzua, itxita egongo da korrika egitera ateratzen garen bitartean.
Ludotekan uste dugu beharrezkoa dela euskararen erabilera bultzatzea, baita horretaz hitz egiteko eta gozatzeko guneak sustatzea ere.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!